MONTXO ARMENDARIZ
BIOGRAFIA:
Montxo armendariz,1949ko urtarrilaren 27an jaiozen,Olletan.Nafar zinemagilea da.
Elektronika ikasi zuen. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, irakaskuntza, elektronika zereginekin, frankismoaren aurkako borrokarekin (Euskadiko Mugimendu Komunistako kide izan zen) eta bere zinema zaletasunarekin txandakatu zuen.
1997An Barregarriaren dantza bere lehen laburra egin zuen, euskal keinu nabarmendun giza-manipulazioaren salaketa garbia zena, Zilarrezko Mikeldia eta Bilboko Film Labur eta Zine Dokumentalaren Nazioarteko Ekitaldian Euskal Zinearen Lehen Saria lortu zituen. Bertan ezagutu zituen bere geroagoko arte-jardueran funtsezkoak izango ziren Fernando Larruquert edo Javier Agirresarobe zinemagileak.
1980an askatasunik eza berriz salatzen zuen ikuspegian oinarritutako estilodun ariketa izan zen Ikusmena filma egin zuen.
1981ean nafar Erriberari buruzko Ikuska serieko film laburra eta Nafarrako ikazkinak /Carboneros de Navarra dokumental etnografikoa egin zituen. Lan horrekin, Bilboko Jaialdian euskal zinearen Sari Nagusia irabazteaz gain, Tasio bere lehen film luzea inspiratu zuen Anastasio Otxoa ikazkina ezagutu zuen.
1982 urtean Elias Kereitarekin harremanetan jarri eta lehen film luzea egin zuen: Tasio, bertan Nafarroako ikazkinen bizimodua kontatzen zuen. Naturari gogor heltzen dion eta bere askatasuna maite zuen ikazkinari buruzko kontakizuna zen. Eremuz kanpoa eta elipsia bezalako zinemagintzako baliabideei ohiz kanpoko etekina atera zien. Hainbat sari eta kritikaren eta publikoaren laguntza guztia lortu zituen. La muerte de Mikel filmarekin laurogeiko hamarkadako euskal zinearen funtsezko lana izan zen.
1986 urtean 27 Ordu filma egin zuen, euskal gaztediaren zati baten ikuspegirik ezari buruzkoa. 1986ko Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Kontxa Saria edo Montpellierreko Zinemaldian Filmik Hoberenari Sariak bezalakoak jaso zituen. 1990 urtean Las cartas de Alou filma egin zuen, gizarte garatuetara iristean etorkinek pairatu behar duten eguneroko arrazakeriaren kronika. 1990eko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra jaso zuen. 1994an Historias del Kronen egin zuen. Gizakiaren askatasunaren aldeko nahia adierazi zuen berriz, baina erregistro aldaketa bat ekarri zuen, umilak ez ziren jarreretara hurbildu baitzen. 1997an Secretos del Corazón egin zuen. Askatasun egarria eta gizakien manipulazioagatiko mespretxua bezalako gaiak landu zituen. Berlingo Zinemaldian Europar Filmik Hoberenari Angel Azul Saria, lau Goya eta Atzerriko Filmik Hoberenari Oscarretarako izendapena lortu zituen.
FILMOGRAFIA
Urtea Filma Zuzendari/Gidoigile/Ekoizle
1984 Tasio Zuzendari eta gidoigile
1986 27 horas Zuzendari eta gidoigile
1990 Las cartas de Alou Zuzendari eta gidoigile
1994 Historias del Kronen Zuzendari eta gidoigile
1997 Secretos del corazon Zuzendari eta gidoigile
2001 Silencio roto Zuzendari, ekoizle eta gidoigile
2004 Escenario movil Zuzendari eta gidoigile
Tasio

No hay comentarios:
Publicar un comentario