30/3/11

Nola egin dut hau?

Ikusten duzutenez, aurreko sarrera bat hemen txertatu dut.
Nola egin dut? Iruzkinetan erantzuna ematen saiatu.

Format Factory eramangarria


Gure artean partekatutako Dropboxeko karpetan Formatuak aldatzeko tresna eramangarria kopiatu dut.
Audio, Bideo eta irudi formatuen artean aldaketak egiteko balio du.
Ez duenez instalaziorik behar, zuen USB giltzan gorde eta edozein ordenagailuan erabiltzeko prest izango duzue.
Konprimatutako karpeta bat da, hau da egin behar duzutena giltzan gordetzeko:
  1. Dropboxeko karpetatik, zuen USB giltzara kopiatu
  2. Giltzan bertan deskonprimatu.
  3. Behar duzutenean erabili.
Oharra: "pantaia kapturak" gaiaren inguruan informazioa biltzen hasi. Berehala ikasiko dugu nola erabili baliabide interesgarri hau.

22/3/11

lumiere anaiak

Lumiere anaiak Augusten Marie Louis eta Louis Jean ziren. Hauek historiaren lehen zinemagileak izan ziren. Biak Besançon jaio ziren (Frantzian).
Lehenengo proiekzioa 1895 egin zuten eta hilabete batzuk ondoren presentazioa egin zuten Salon Indie Du Gran Cafe antzokian eta kobratu egin zuten sarrerak, hauen filmak gutxi gora behera 40 segundu irauten zuten

3/3/11

KOMIKIAREN LANA-OHARRA

Komikiaren istorioa-argumentua, eta bineten diseinua eskaneatu zenuten, irudi horrek bere funtzioa betetzeaz aparte zuen publikazioan txertatu beharko duzue.
Laburbilduz, komikiaren publikazioan, komikiaren aurretik diseinuaren (eskaneatutako orria) irudia igo beharko duzue ere. Bihar, entregatzeko epea bukatzen da, klaserik ez dugunez izango zuen kontu gelditzen da. Zuen artean adostu, eta gehiengoz datorren astearterako publikatuta egon beharko du. Bihar bada, hobeki.

2/3/11

ZUZENKETAK

Iruzkinetan, eginbeharreko zenbait zuzenketa jarri dizkizuet batzuei. Beste batzuk oraindik ez ditut idatzi. Adi ego beharko zarete, zuzendu beharrekoak zuzendu nahiz eta nik iruzkinik ez jarri. Etiketak, erredakzioa, ortografia...
Uste dut nolanahi egiten dituzuela publikazioak, gehiegi landu gabe, eta zoritxarrez publikatu ondoren ez dituzue errepasatzen .
Publikazioak publikoak dira, edonork irakur ditzake. Ez dezatela pentsatu alfabetatu gabeko ikasleak zaretela. Neri behintzat, lotsa ematen dit.
Iruzkinetan aipatutako konponketa-k burutzen ez duen ikasleak gehiengoz 5 bat lortuko du ebaluaketan.

Oharra

Etiketa batzuk oso gaizki eta zentzurik gabe erabiltzen dituzue.
"Ikus hezkuntza oharrak" adibidez, irakasleak ematen ditu oharrak, beraz, Nereak bakarrik erabil dezake etiketa hori. Zuen Ikus- hezkuntzako lanen inguruko etiketa "Ikus-hezkuntza" litzateke. Gehiago zehaztu nahi baduzue, "autoerretratua", "eguneroko ibilbidea",... lana deskribatuko duen etiketa bat sortu eta erabili. Hori bai, etiketa bat erabiltzaile batek sortu duenean, beste erabiltzaileek erabili behar dute ere.
Nire sarrera honek "informatika oharrak" etiketa dauka. Zergatik? Informatikako irakasleak emandako ohar bat delako!